Tel 948 245024 / Fax 948 249700 / Landaben industrialdea, E kalea z.g. 31012 IRUÑEA
Eskolako gure menuetako bat
eta xehetasuna
«GOIZTIARREN GELA» ZERBITZUA
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK EGUERDIETAN
NUTRIZIOARI BURUZKO HITZALDIAK FAMILIENTZAT
Ikastetxe, haur eskola eta haurtzaindegietako jangeletan espezializatu gara. Jangelak, gure iritzian, osasuna eta hezkuntza lantzeko guneak dira; horregatik, gure eskaintza gastronomikoa kalitatezkoa da, eta gazteen behar espezifikoetara egokituta dago.
Eskoletako jangelei dagokienez, gertu-gertutik ezagutzen ditugu eguerdietako otorduen beharrak eta zailtasunak. Gaur egun, berrogei ikastetxe baino gehiagotako jangelak artatzen ditugu.
Lanerako garatu dugun metodoari esker, jangelen erabateko kudeaketa ezin hobea bermatzen dugu, ondoko pauso hauen bidez:
1.Jangelaren funtzionamenduaren lehen ebaluazioa egin.
2.Hasierako egoeraren txostena prestatu.
3.Neurri zuzentzaileak proposatu.
4.Jangela bakoitzerako, laneko metodo «esklusiboa» zehaztu, ikastetxe bakoitzaren berezitasunak eta izaera kontuan hartuta.
5.Langileei prestakuntza eman, proposatutako aldaketak egin ahal izateko.
6.Laneko metodoa egokia dela ziurtatzeko, aldizkako ebaluazioa egin.
7.Eskainitako zerbitzuarekiko gogobetetasun maila ezagutzeko ebaluazioa egin.